Athletic Club

Materiala Tigneserako

Materiala Tigneserako

Athletic Club eta MENDIKOETXEA, PAREDES, ORBEA eta CAVIRO taldeak akordiora iritsi dira beharrezkoa den mendi…

Athletic Club eta MENDIKOETXEA, PAREDES, ORBEA eta CAVIRO taldeak akordiora iritsi dira beharrezkoa den mendi materiala eskuratzeko, lehen taldeak Benasquen zein Tignesen egonaldiak behar legez egiteko. Orbeak txirrindulak eman ditu; Paredesek mendiko oinetakoak; Cavirok buffak eta Mendikoetxeak betaurrekoak.

Aukera paregabea da ORBEA, PAREDES, CAVIRO, MENDIKOETXEA, GREEN, CEBÉ, BERGHAUS eta ATHLETIC CLUBen arteko lankidetzarako, Clubeko ospeak proiektuaren arrakasta ziurtatzen duelakoan.

Orbea 1840an sortu zen gipuzkoar enpresa da, pixkaka txirrindularen munduan nagusitasuna eskuratzen joan dena. Egun langileen elkargoa dute, ekologia, lehiakortasuna, produktua eta bilakaera kontuan hartuta. Txirrindularitzaz ari garenean Orbea aipatzea ez da kasualitatea, asko baitira euren ezaugarrietaz zein zerbitzuetaz baliatzen direnak, Athletic Club barne.

1954an sortua, Calzados Paredes oinetako espainiar egile handienetako bat dugu eta, aldi berean, azken urteotan gorakadarik handiena ezagutu duena. Azken berrogeita hamar urteotan sendi enpresaren ezaugarria mantendu izan du Calzados Paredesek, kasu honetan sendiaren bigarren belaunaldiaren gidaritzapean, Rafael Paredes zuzendari orrokorraren lana betez. Denbora aurrera joan ahala, negozio bide berriak jorratu ditu enpresak, lau eginkizun nagusi aukeratu artean: kirol oinetakoak eta noizbehinkakoak, ehizarako oinetakoak, mendirako oinetakoak eta lan arriskuei aurrea hartzeko produktuak. Azken erronka, aurten bertan gauzatu dena, lanerako arropa sortzea izan da. Pausu honekin ehungintzan sartzen da Paredes enpresa.

CAVIRO S.L.ri dagokionez, Igualadako herrian dago, Bartzelonatik 60 kilometrora. CAVIRO S.L.-k Buff, kosturarik gabeko funtzio anitzeko lehen tutu-formakoa sortu zuen, Buff® markarekin. Ordutik hona eskura dago munduko 30 herrialdetan. Hasieran marka soila zena, osagarri lerroa da egun, beste produktu batzuk sartzen dituena izendapen berberarekin.

MENDIKOETXEAren inguruan, zerau esan dezakegu: bi saltoki dituela Bilbon, Autonomía 9 eta Somera 24 (Uri Zaharran) kaleotan. Bertan merkatuko markarik onenak topa daitezke, Berghaus, Green, Arnasa besteak beste… eta, horrez gainera, produktu anitz mendiarekin harreman dutenak