Hedabideentzako arauak Tignesen
Athletic Clubeko jokalariek hitz egingo dute hedabideekin uztailaren 12an, 15:45etan, eta uztailaren 24an, 13:30etan, Bilboko…
Athletic Clubeko jokalariek hitz egingo dute hedabideekin uztailaren 12an, 15:45etan, eta uztailaren 24an, 13:30etan, Bilboko aireportuan.
Horretaz gainera, honako arauak egongo dira indarrean:
Tignesen bertan
Tignesen bertan egongo diren hedabideek grabaketak edota elkarrizketak egiteko aukera izango dute Tigneseko futbol zelaian goizeko lan saioak egin eta gero, uztailaren 13, 14, 15, 16 , 17, 19, 20, 21, eta 22an. Uztailaren 23an, balantzeko prentsaurrekoa egingo du Ernesto Valverde entrenatzaileak. Eguraldia eta barne antolaketaren arabera aldaketak egon daitezke aipaturiko egitarauan.
Bigarren taldetik datozen jokalariek, denak batera, behin hitz egingo dute Tigneseko egonaldian, hedabideek aukeratuko duten egunean eta gauza bera egingo dute lehen taldea Lezamara itzultzerakoan.
Egotekotan, hedabideek aukera izango dute ere arratsaldeko lan saioak ikusteko.
Horretaz aparte, gainerako ekitaldiak pribatuak izango dira. Tignesen bertan konponduko dira gainerako zalantza guztiak.
Bilbotik
Hedabideek grabaketak edota elkarrizketak egiteko jokalariak eskatu ditzakete uztailaren 13, 14, 15, 16 , 17, 19, 20, 21, 22 eta 23an. Bidea telefono deia izango da 699463598 zenbakira (Xabier Fernández) eta elkarrizketak 12:00etatik 12:45etara egin ahal izango dira. Ez da elkarrizketarik egingo aurrez aurretik arestian aipaturiko bidea segitu barik.
Lan saioen eguneroko informazioa Athletic Clubeko web orrialdean egongo da eskura.