Bilbao Basket eta Athletic Marka
Astelehenean, hilaren 13an, Lagun Aro Bilbao Basketek aurkeztu egin ditu Athletic Markaren janzkera berriak ACB…
Astelehenean, hilaren 13an, Lagun Aro Bilbao Basketek aurkeztu egin ditu Athletic Markaren janzkera berriak ACB Ligan 2004-05 denboraldian eramango dituenak. Salgado, Uriz, Maluenda eta Savovic jokalariek modelo lana egin dute. Bi ekipamendu ofizialak (janzkera zuria eta gorria), paseoko arropa eta entrenamenduetarako arropa.
Athletic Markaren arduraduna, Ramón Santamaríak azaldu egin ditu kirol arropa honen lerro berriaren zehaztasun nagusiak. Zuzendaritza Batzaren izenean Eukeni Olabarria zuzendaritza batzako kideak hartu du parte Jon Arrinda Bilbao Basketen presidentearekin batera.