Trabzonspor-ek 3 Athletic Club-ek 2
Athletic Clubek emaitza ona lortu du Trabzonen, batez ere markagailua nola joan den kontuan hartuta….
Athletic Clubek emaitza ona lortu du Trabzonen, batez ere markagailua nola joan den kontuan hartuta. Atsedenaldirako Javi Gonzalezek bere atean, eta Yilmazek egin dituzte golak. Bigarren zatian, nagusitasuna zurigorria izan den arren, Karadenizek sartu du hirugarrena kontraerasoan. Halaz ere, Gurpegi eta Del Hornoren golak 73 eta 80. minutuetan kanporaketa beste era batetik ikusteko parada ematen dute. Gurpegik mina hartu du eskuin hankako bikian eta Prietok eskuin hankako kuadrizepsean.
Honako hamaikakoa zelairatu du Athletic Clubek Trabzonen: Aranzubia; Javi Gonzalez, Murillo, Prieto, Del Horno; Gurpegi, Tiko; Iraola, Yeste, Etxeberria; Ezquerro. Aulkian Lafuente, Urzaiz, Casas, Arriaga, Karanka, Orbaiz eta Bordas egon dira. Jonan deialditik at gelditu da.

