Bilbao Athleticek 0-Recreacionek 1
Galdu barik zeraman boladari agur esan behar izan dio Bilbao Athleticek, gure mutilak nahi eta…
Galdu barik zeraman boladari agur esan behar izan dio Bilbao Athleticek, gure mutilak nahi eta ezin ibili diren partidan. Martin Furigak egin du zero eta batekoa buruz 34. minutuan. Bigarren zatian Llorentek eta Arruabarrenak izan dute aukera bana, baina partida ‘amaitu’ egin da Arruabarrenak bigarren txartel horia ikusi eta gero.
Bilbao Athleticen Pampin; Gontzal, Goikoetxea, Amorebieta, Moya; Martins, Iturriaga; Lafuente, Arruabarrena, Paredes eta Llorentek jokatu dute. Bigarren zatian Galdos Paredesen ordez, De Paula Llorenteren ordez eta Lizoain Lafuenteren ordez zelairatu dira.