Euskotranen zerbitzuak
EuskoTran-ek, datorren iganderako, urriak 17, tranbiaren zerbitzu berezia prestatu du, egun horretan, arratsaldeko 17:00etan hasita,…
EuskoTran-ek, datorren iganderako, urriak 17, tranbiaren zerbitzu berezia prestatu du, egun horretan, arratsaldeko 17:00etan hasita, Athletic Clubek Malaga C.F. taldearen aurka jokatuko duen partidarako.
Horrela bada, 15 minutuko maiztasuna eskaintzen duen igandeko ohiko zerbitzua areagotuko da Sabino Arana, San Mames eta Basurto noranzkoan, arratsaldeko 15:27an hasita 16:57ak arte. Tranbiak 10 minuturik behin ibiliko dira. Horrez gain, EuskoTran-ek Pio Barojatik hasita bi zirkulazio gehiago eskainiko ditu 16:23an eta 16:33an.
Partidua amaitzerakoan, Basurto, San Mames eta Sabino Arana geralekuetatik Atxuri noranzkoan eskainiko den zerbitzua ere areagotuko da. Horrela, geraleku hauetan dauden bidaiari guztiak eramateko behar beste tranbia eskainiko dira. Tranbiak ateratzeko maiztasuna 5 eta 10 minutu bitartekoa izango da.

