Athletic Club

Athleticeko bazkideek eta Athletic Club Fundazioko kide guztiek aste honetan “Athletic Bihotzez” sorta esklusiboa baldintza bikainetan erreserbatu ahal izango dute

Athleticeko bazkideek eta Athletic Club Fundazioko kide guztiek aste honetan “Athletic Bihotzez” sorta esklusiboa baldintza bikainetan erreserbatu ahal izango dute

Fundación Athletic Club Fundazioaren eta Kepa Junkera artistaren proiektu honetan ia 600 pertsonak parte hartu…

Fundación Athletic Club Fundazioaren eta Kepa Junkera artistaren proiektu honetan ia 600 pertsonak parte hartu dute.

13 abesti jasotzen dituen CDaz gain, “Athletic Bihotzez”, datorren azaroaren 25ean kaleratuko dutena, grabazioen irudi berriak dituen DVDak eta proiektuaren ikuskerari buruzko “artistaren” liburu batek osatuta egongo da.

Bazkideek %5eko beherapena izango dute merkatuko salneurriaren gainean, azken hau 12 eurokoa izango da CDaren kasuan eta 52 eurokoa sorta osorako.

Bidaia, grabaketa, ilusio, eta abarrez betetako hilabete askoren ostean, Fundación Athletic Club Fundazioak eta Kepa Junkerak, “Athletic Bihotzez” proiekturen sortzaileek, oroigarri esklusibo hau eskuratzen duten lehenak klub zuri-gorriko bazkideak izan daitezen, klubari dioten dedikazioa eta entrega omentzeko helburuz, nahi izan dute.

Aurreikusten duten eskari handiaren aurrean, klubeko bazkide guztiek eta Fundación Athletic Club Fundazioko kide guztiek baldintza bikainetan eskuratu ahal izango dute 902 540 900 telefonora dei izanez gero edo hurrengo orrian: www.athleticbihotzez.com.

Beherapen esklusiboa bazkideentzat

Gainera, “Athletic Bihotzez” saltzeko prezioari, berau ahalik eta gehien doitu nahi izan dutela bere hedapena erraztearren: 12 euro disko konpaktua eta 52 euro CD+DVD+liburuaz osatutako sorta, %5eko beherapena ezarriko zaie bazkide eta Fundación Athletic Club Fundazioko kideen kasuan soilik.

Proiektu handinahi eta aitzindari honen grabaketan ia 600 pertsonak parte hartu dute. Bere helburua gizarte osoari klub zurri-gorriaren ezaugarri den espiritua helaraztea da, horretarako, Junkerak berak eta beste euskal artista batzuek egindako 13 abestiz baliatzen dira, horiek aniztasunari, kultur topaketari eta gizarteratzeari eginiko kantua direlarik.

Futbolari zuri-gorriak eta beste talde batzuetakoak, futbolari ohiak, entrenatzaileak, atezainak, hautatzaileak, etorkizuneko gazteak, Athletic eta beste klub batzuetako lagunarteko kideak. Kategoria horietako guztietako ordezkari ezagunak Balea Musika Ideiak-eko grabaketa-estudioetatik igaro dira eta bere ahotsa eta irudia “Athletic Bihotzez” proiektuari utzi dizkiote, berau datorren azaroaren 25ean kaleratuko dutela.

Mario Kempes, Pep Guardiola, Tommy N´Kono izeneko atezain historiko zuri-urdina, Cuco Ciganda zuri-gorri ohia, Emilio Butragueño madrildar ohia, Espainiako Futbol Federazioko lehendakaria den Ángel María Villar eta Espainiako hautatzailea den Iñaki Sáez “Athletic Bihotzez” proiektuan parte hartu duten nazioarteko pertsona ezagunetako batzuk izan dira.

Juanito Oiarzabal mendigoizaleak, Txikito de Bolivar puntistak, Iturralde eta Losantos Omar bezalako epaileek, Urdaibaiko traineruak eta José Luis de Ugarte izeneko estropadalariak eta ONCE erakundeko kirolari urrituek ere proiektu honi bere ekarpena egin nahi izan diote, proiektu honek musikazaleei orain dela mende bat baino gehiago sortu zutenez geroztik klub zuri-gorriak erakutsi dituen baloreak helarazi nahi dizkie.

Dena den, Kepa Junkera trikitilariak, artista honen lana Grammy sari baten bidez aitortu berri dutelarik, ilusio handiz sortu duen proiektu honen espiritu integratzailea kirolaren mundutik kanpoko esparru batzuetan ere barruraino sartu da.

Alex Angulo bezalako aktoreek, musika panoramako euskal talde garrantzitsuenetako abeslariek, Jose Antonio Nielfa, “La Otxoa” izenekoak, Athleticen informazioa jarraitzen duten kazetariek eta Yolanda Alzola, Iñaki López, Klaudio Landa, Julio Ibarra, Javi Calle eta Josu Loroño bezalako komunikatzaile batzuek ere Bilboko artistaren album heldu eta heterogeneoago honetan parte hartu zuten. Horren barruan jasota dauden 13 abestiak ez dituzte futboleko ohiko ereserkien modura egin, baina, dena den, San Mameseko giroa pizteko eta hobetzeko bai balio izango dutela.

Kilometro asko, errepidean emandako ordu asko, elkarrizketak, itxaropenak izan dira, eta, batez ere, giza talde handi batek hilabeteetan zehar eta ilusio handi baten alde emandako ahalegina: “Athletic Bihotzez”, bihotzez eta gure Athleticen bihotzetik sortutako proiektua, Bizkaiko gizartean eta Estatu osoan barruraino sar dadin espero dugularik.