Euskotranen zerbitzu bereziak
EuskoTran-ek, Tranbiaren zerbitzu berezia prestatu du biharko, Athletic Clubek Parma FCren aurka 21:00etan jokatzen duen…
EuskoTran-ek, Tranbiaren zerbitzu berezia prestatu du biharko, Athletic Clubek Parma FCren aurka 21:00etan jokatzen duen partida dela eta.
Horrela bada, 10 minutuko maiztasuna eskaintzen duen ohiko zerbitzua areagotuko da Sabino Arana, San Mames eta Basurto noranzkoan, 20:23an eta 20:33an zerbitzu bereziak jarriz Pio Barojatik.
Partida amaitzerakoan, Basurto, San Mames eta Sabino Arana geralekuetatik Atxuri noranzkoan eskainiko den zerbitzua ere areagotuko da. Horrela, geraleku hauetan dauden bidaiari guztiak eramateko behar beste tranbia eskainiko dira. Tranbiak ateratzeko maiztasuna 3 eta 10 minutu bitartekoa izango da.

