Athletic Clubek 2-Parmak 0: Ondo hasi
Hasiera bikaina eman dioguna Multzoen faseari, Parma 2-0 mendean hartuz. San Mamesek ere erantzun egin…
Hasiera bikaina eman dioguna Multzoen faseari, Parma 2-0 mendean hartuz. San Mamesek ere erantzun egin du eta hurrengo fasean egoteko lehen pausoa eman du Athletic Clubek, Gurpegi eta Del Hornoren golei esker.
Gaurko honetan era guztietako irakurketak egin daitezke: ordezko askok jokatu dutela Parman, Ligan pentsatzen dutela italiarrek etab… bide asko baitago zurigorrien lana gutxitzen saiatzeko. Aitzitik, garrantzitsuena sailkapenean jasotzen dena da: hiru puntu eta Steauarekin batera multzoaren buruan. Eta horrekin batera bigarren partida jarraian golik jaso gabe (hirugarrena denboraldian) edonork egiten duela gola (Gurpegik eta Del Hornok bina UEFAn) bigarren partida jarraian irabazita eta laugarrena jarrain etxean. Gainera, irakurketan egitekotan, partidako azken minutuak gure taldeak lasai asko jokatu dituela esan daiteke zalantza izpirik gabe eta jokalari batzuk erreserbatu ditu domekarako.
Azken finean, goitik behera nagusitu da Athletic Club. Gurpegik izugarrizko gola egin du seigarren minutuan eta italiarrek zekarten defentsarako plana bertan behera geratu da. Halaz ere aukerak gureak izan dira: Urzaizek bikain buruz 22. minutuan eta Etxeberriak bitan, 43. eta 45. minutuetan. Nagusitasuna borobiltzeko, Del Hornok sartu du buruz bi eta zerokoa bigarren zatia hasi eta berehala eta hor amaitu da dema. Gauzak argitzeko esan Parmaren aukera bakarra Pisanuk izan duela 59. minutuan. Hortik aurrera basamortua, Gilardino, Morfeo eta Bresciano zelaira irten diren arren.
Lafuentek egin du denboraldi honetako debuta eta Multzoko beste partidan Steauak 2-0 nagusitu da Standarden aurka.