
Espedizioa Istanbulera: Ana Urquijo buru
Espedizioa Istanbulera: Ana Urquijo buru
Fernando Lamikiz, Athletic Clubeko lehendakaria, ez da izango UEFAko Kopako partida hilaren 4an, eguenean, jokatuko…
Fernando Lamikiz, Athletic Clubeko lehendakaria, ez da izango UEFAko Kopako partida hilaren 4an, eguenean, jokatuko den partidarako martitzenean, hilaren 2an, abiatuko den espedizioaren buru. Bere tokian Ana Urkijo lehendakari ordea izango da espedizioaren buru.
Futboleko Liga Profesionalak hilaren 4an, eguenean, Madrilen, duen bileran hartuko du parte lehendakariak. Bileraren gai ordenean aurreko zuzendaritza batzari zegozkion abalen balizko betearaztea dago.
Fernando Lamikiz presidenteak funtsezkotzat jotzen du arestian aipaturiko bileran egotea, Klubeko interesak pertsonalki defendatu ahal izateko. Abalak ez betearazteko txostena aurkeztuko du Lamikizek eta, aldi berean, kasuan ardura duten klub eta kirol elkarte anonimoekin harremanetan dago azken egunotan.