Athletic Club Istanbulen dago jada
Istanbuleko zortziak aldera heldu da Athletic Clubeko espedizioa Istanbulera. Bertan 18 gradu, euri tanta batzuk…
Istanbuleko zortziak aldera heldu da Athletic Clubeko espedizioa Istanbulera. Bertan 18 gradu, euri tanta batzuk eta kamara askoren arreta jaso dute zurigorriek Hyatt hotelera abiatu baino lehen. Ohiko afaria egin du espedizioa eta hilaren 3rako, eguaztenerako, egitaraua prestatu dute.
Joseba Etxeberriak prentsaurrekoa eskainiko du 10:30ean Euskal Herritik etorri diren hedabideentzat. Jokalariek paseo laburra izango dute 12:00etan eta arratsaldez Ernesto Valverdek prentsaurrekoa eskainiko du 20:00etan Inönü futbol zelaian eta 20:30etan lan saioa.
Iragarri zen legez Ana Urkijo lehendakariordea izan da espedizio burua eta berarekin batera Juan Bustamante, Juan Carlos Ercoreca, Juan Manuel Delgado eta Fermin Palomar zuzendaritza batzako kideak eta Joxe Anjel Iribar etorri dira