Athletic Club

Cultural Leonesa-Athletic Club, Kopan

Cultural Leonesa-Athletic Club, Kopan

Athletic Clubek Kopako bere bigarren kanporaketa jokatuko du Cultural Leonesa taldearen kontra, gaur egin den…

Athletic Clubek Kopako bere bigarren kanporaketa jokatuko du Cultural Leonesa taldearen kontra, gaur egin den zozketaren arabera. Orain arte ipinitako data azaroaren 10a da, Antonio Amilivia futbol zelaian eta ordua zehazteke dago.

Ernesto Valverde entrenatzailearen ustez, ‘arerio zaila da oso, eskarmentu handiko jokalariak dituzte eta 2. B Mailako goiko postuetan dago ia beti. Azken urteotan 2. Mailara igotzeko play-offetan sartu da eta horrek esan gura du aurkari gogorra tokatu zaigula, baina gainditu beharrekoa’.