FPL-k ez ditu abalak betearaziko
Futbol Profesionaleko Batzorde Delegatuak ahobatez onartu egin du gaur, eguenean, hilaren 4an, Athletic Clubeko aurreko…
Futbol Profesionaleko Batzorde Delegatuak ahobatez onartu egin du gaur, eguenean, hilaren 4an, Athletic Clubeko aurreko Zuzendaritza Batzak zituen abalak ez dituela betearaziko.
Bere ‘poza’ azaldu egin du Fernando Lamikiz presidenteak, Klubeko ordezkaria bilera horretan, eta bi erreflexio utzi ditu: ‘Alde batetik erabakia ahobatez hartu izanak argi eta garbi nabarmentzen du Futbol Profesionaleko Ligan dagoen batasuna eta ondo datorkio Ligari berari. Beste alde batetik, ekintzetan frogatu egin delako hitzez esan genuena aurreko Batzar Nagusian, hau da, Klubeko interesak buru belarri defendatuko genituela eta abala ez betearazteko ahaleginak egingo genituela. Azkenean lortu egin dugu’.