Athletic Club Leonen
Athletic Clubeko lehen taldeko espedizioa heldu da Leonera martitzeneko 20:20ean, Iñaki Laraudogoitia zuzendaritza batzako kidea…
Athletic Clubeko lehen taldeko espedizioa heldu da Leonera martitzeneko 20:20ean, Iñaki Laraudogoitia zuzendaritza batzako kidea eta Joxe Anjel Iribar buru zuelarik. Gaurko beste ordezkari batzuk hurbilduko dira, besteak beste Fernando Lamikiz presidentea eta Ilbon Urizar, Juan Ignacio Bustamante eta Juan Manuel Delgado zuzendaritza batzako kideak.
Gaur eguaztenean, goizez futbol zelaia ikustera abiatu dira 12:30etan eta arratsaldez 19:15ean irtengo dira Hoteletik futbol zelairantz.
Atzo hotelaren atarian zale zurigorri asko bildu zen jokalariei harrera emateko. Ez du euririk ari eta hotsa da tenperatura, 3 eta 5 gradu bitartekoa hain justu ere. Partidarako antzekoa espero da.
Leongo hedabideentzako adierazpenak egin zituen Ernesto Valverde entrenatzaileak, partidaren zailtasuna eta gure taldearentzat aurrera segitzeak duen garrantzia azpimarratuz.