Athletic Club

Andoni Zubizarretarekin akordioa

Andoni Zubizarretarekin akordioa

Athletic Clubek eta Andoni Zubizarreta kirol zuzendariak batera egindako hausnarketa sakonaren ostean, bien arteko harreman…

Athletic Clubek eta Andoni Zubizarreta kirol zuzendariak batera egindako hausnarketa sakonaren ostean, bien arteko harreman kontraktuala bertan behera uztea adostu dute gaurkoan.
Athletic Clubek espreski eskertu gura dio Andoni Zubizarretari klubarekiko azken hiru urte pasatxo hauetan eta jokalari garaietan egin zuen legez, erakutsi duen konpromezua eta zerbitzu eztabaidezina. Halaber, Athletic Club eta Andoni Zubizarreta elkarren arteko lana egiteko prest leudeke gure Kluba hobetu eta are handiago egiteko asmoz emango diren pausoetan.
Halaber eta lerro hauen bitartez, Andoni Zubizarretak bere eskerronik handiena agertu gura die publikoki azken urteotan berarekin batera aritu diren Klubeko partaide guztiei, bazkidegoari, zaleriari eta hedabideei. Konfidantzazko mezua luzatu gura du Zubizarretak Athletic Clubeko kirol filosofia bereziari tinko eta gogor eusteko, horixe baita gure Klubarentzako bermerik handiena etorkizunari begira. Era berean, eta egungo kirol egoera zaila ikusita, taldea sostengatzen segitzeko deia egiten du.