
Gurpegi auziari buruzko prentsaurrekoa
Gurpegi auziari buruzko prentsaurrekoa
Jorge Caramés: gaur, azaroaren 26an, eguerdiko 12:40 inguruan, Carlos Gurpegiren kasuari buruzko Auzitegi Nazionalaren jakinarazpena…
Jorge Caramés: gaur, azaroaren 26an, eguerdiko 12:40 inguruan, Carlos Gurpegiren kasuari buruzko Auzitegi Nazionalaren jakinarazpena jaso dela esanez hasi du prentsaurrekoa. Jakinarazpena jokalariarentzat kaltegarria da. Erabakia errespetatzen dugu, baina ez gatoz bat. Epaileak ez du arazoaren funtsa aintzat hartu. Epailearen ustez, aurretik eztabaidatutakoarekin ez dago berritasunik eta gauzak ez dira horrela. Froga berri gehiago aurkeztu dira, Carlos Gurpegiren kapilar -analisia bereziki. Analisi hau, Pasteur Institutuko Kint doktore ospetsuak egin du. Epailearen arabera, Gurpegik baimendutako tasa gainditzearen arrazoi bakarra, Nandrolona hartzearen ondorioa da. Dopingaren kontrako Mundu mailako Kodeak premisa hau errefusatu du baina epailearentzat ez da onargarria. Arazo hau guztiz harrigarria bada ere, dudarik gabe, errekurtsoa aurkeztuko dugu. .
Sabino Padilla: Argudio zientifikoak kontuan hartuta, epaia ez da ez zuzena ezta zehatza ere. Athletic Taldeak gaia argitzeko froga asko aurkeztu ditu, baina epaileak kontuan eduki nahi izan ez dituela dirudi. Sabino Padillak azpimarratu nahi du, Pasteur Institutuko Kint doktoreak egindako froga kapilarrak Carlos Gurpegik Nandrolona hartu ez zuela frogatzen duela eta mediku hau Frantziako Tourreko froga guztiak egitearen arduraduna dela. .
Fernando Lamikiz, taldeko lehendakariak, argi utzi nahi du taldeak epaia onartzen duela, baina honekin bat ez datorrela eta errekurtsoa aurkeztuko duela. Carlos Gurpegi pertsona dela nabarmendu nahi du eta beraz, errugabetasun-presuntzio eskubidea duela eta arren, zenbait komunikabidetan egin duten bezala, komunikabideetan epaiketa paraleloa ez egiteko eskatu du. .
Carlos Gurpegik honengatik guztiarengatik bere etsipena adierazi du eta bere familiak honengatik sufritzen ari denarengatiko ardura, baina argi utzi nahi du lehentasuna duena Santanderreko Racingaren aurkako partidua dela.