Wi-Fi San Mamesen
Industri-Birmoldaketa eta Sustapenerako Elkartea-SPRIk Athletic Clubeko San Mameseko instalazioetan Wi-Fi sarea ezartzeko diru laguntza eman…
Industri-Birmoldaketa eta Sustapenerako Elkartea-SPRIk Athletic Clubeko San Mameseko instalazioetan Wi-Fi sarea ezartzeko diru laguntza eman du eta biharko Athletic Club-Steaua partidatik aurrera indarrean ipiniko da Comversa Comunicaciones enpresaren eskutik. Aurki Ibaiganen ere prest egongo da.
Sare honi esker, prentsa aretoan eta baita Harmaila nagusian ere, kazetariek zein bisitariek internetera dohain konektatzeko aukera izango dute. Erabiltzaileak bete behar duen baldintza bakarra Wi-Fi txartela izatea da.
Wi-Fi teknologiak internetera sartzea ahalbideratzen du banda zabaleko baldintzetan eta kablerik erabili behar izan gabe. Egun teknologia honek hainbat hotel, aireportu eta, azken finean, pertsonak mugitzen diren eremu zabalak dituzten enpresa zein erakundeei bezeroentzako zerbitzu mota hau eskaintzeko aukera ematen die.