Athletic Club

Durangoko Azoka

Durangoko Azoka

Athletic Club Fundazioak Durangon izango den Euskal Liburu eta Diska Azokan estand bat prestatu du…

Athletic Club Fundazioak Durangon izango den Euskal Liburu eta Diska Azokan estand bat prestatu du bihar larunbatan, Abenduaren 4an hasita, eta datorren asteazkenerarte, hile bereko 8arte.

Estand zurigorrian, igandea 5atik asteazken 8arte, 11etatik 13etara eta 18etatik 20etara “Athletic Bihotzez” pack eta Cdaren aleak sinatuko dira. Gainera, bisitariek opariak jasoko dituzte eta zenbait sorpresa egongo dira.

Athletic Club Fundazioaren estandatik esandako jardunaldietan sinadurak emateko pasako diren pertsonen artean, Kepa Junkera lanaren egilea, lanean parte hartu duten zenbait pertsona, lehen taldeko jokalariak, Athletic Clubaren jokalari ohiak eta emakumezkoen taldeko jokalariak ere egongo dira.