Forumeko Gelaren arrakasta Sopelan
Genar Andrinua, Joseba Etxeberria, Aitor Karanka eta Josu Urrutia Forum Sporteko bazkideek eskaini zuten hitzaldia…
Genar Andrinua, Joseba Etxeberria, Aitor Karanka eta Josu Urrutia Forum Sporteko bazkideek eskaini zuten hitzaldia arrakasta izan da oso. Publikoak ez zuen detailerik galdu eta bere herriko Kultur Aretoan emandakoa hitzaldia arreta handiz segitu zuen. Forum Sportek bultzatzen duen ‘Kirol Ikasgela’ izeneko heziketa egitarauaren zatia izan da hau.
‘Kirol ikasgela’ hauen helburua zerau da: gazteek hurbiltasunez jakin dezaten kirol profesionalaren lehen pausoak, eguneroko eginkizuna eta hurrengo eguna zeintzuk eta nolakoak diren. Era berean, kirola eta ikasketak etorkizun alternatiba modura nola uztartu saiatu diren adierazten, kirolarekin bat datozen baloreak bultzatuz.
Lehendabiziko aldia zen Sopelan egiten zena eta etorkizunean errepikatzeko asmoa dute, ikusitako harrera dela eta batez ere.