
Minduta dagozenekin azken unerarte itxoin egingo du Valverdek
Minduta dagozenekin azken unerarte itxoin egingo du Valverdek
Ernesto Valverdek prentsaurreko ofiziala eskaini du Maurice Dufrasne estadiumean azken lan saioa egin baino lehen….
Ernesto Valverdek prentsaurreko ofiziala eskaini du Maurice Dufrasne estadiumean azken lan saioa egin baino lehen. Bertan honako gaiak jorratu ditu: “Minduta dagozenekin azken unerarte itxoin egingo dugu”.
“Azken partida da eta ligaxka den arren ezaugarri bereziak ditu. Garrantzitsua da giroa, zaleak alde izango dituzte gure kasuan San Mamesen gertatzen den legez”.
“Etxetik kanpo partida irabazi gabe egoteak (Ligan zein UEFAn) ez dauka garrantzirik, hauxe baita guztiok espero dugun norgehiagoka, Standard taldeari gertatuko zaion legez”.
“Oso ondo dago futbol zelaia, zabala da, giro ona biziko da eta hotz dago. Partida polita ikusteko beharrezkoak diren osagai guztiak ditu azken finean”.
“Standardeko jokalariak ezagutzen ditugu. Goiko biak arriskutsuak dira oso, baina baita ere Conceiçao eta Geraerts. Gehien gustatzen zaidana erakusten duten grina da. Asko bultzatzen dute”.
“Berdinketa alde dugu, baina hankasartzea litzateke berdinketaz pentsatzea. Irabaztera gatoz”.
“Heltzeke dago partidarik garrantzitsuena”.
“San Mameseko zaleria gozatzen ari da UEFArekin, asko daukagu eskertzeko eta baita eskaintzeko ere”.