
Ernesto Valverde: “Sporting ekiditu nahi genuen”
Ernesto Valverde: “Sporting ekiditu nahi genuen”
Ernesto Valverde entrenatzaileak iritzi hau plazaratu du zozketari buruz: “Lisboako Sporting ekiditu nahi genuen eta…
Ernesto Valverde entrenatzaileak iritzi hau plazaratu du zozketari buruz: “Lisboako Sporting ekiditu nahi genuen eta pozarren gaude alde horretatik”. Vienako Austriari buruz zerau dio: “Austriako Ligako klasikoa da, bigarren doa egun, eta baita Europako klasikoa da ere. Ikuspegi horretatik errespetuz begiratu beharko genuke. Beharrezkoak diren txostenak prestatzen ari gara Austriari buruz. Euren jokalarien artean ezagunena Rushfeldt aurrelaria da, Rosenborg eta Racingen aritu zena. Final zortzirenetako balizko arerioari buruz ez dut adierazpenik egingo, kanporaketa hau gainditu behar dugu eta”.