Athletic Club

Athletic Clubek 5-NSB Burgosek 0

Athletic Clubek 5-NSB Burgosek 0

Athletic Clubek bide onetik ekin dio bigarren itzuliari eta 5-0 irabazi egin du Nuestra Señora…

Athletic Clubek bide onetik ekin dio bigarren itzuliari eta 5-0 irabazi egin du Nuestra Señora de Belen Burgosen aurka Barakaldoko Lasesarren jokatu duen norgehiagokan. Lehen zatian Iraiak 9. minutuan eta Tzibik penaltiz 40. minutuan egin dituzte golak.

Bigarren zatian nahiko goiz erabaki dute lehia, Zuriñek 49. minutuan eta Erikak 55. minutuan sartu baitituzte golak. Iraiak borobildu egin du markagailua 79. minutuan bosgarrena eginez.