Athletic Club

Athletic Clubeko espedizioa Vienan

Athletic Clubeko espedizioa Vienan

Athletic Clubeko espedizio ofiziala Vienan dago jada, horko aireportura asteleheneko 18:15etan ailegatu denetik hain zuzen…

Athletic Clubeko espedizio ofiziala Vienan dago jada, horko aireportura asteleheneko 18:15etan ailegatu denetik hain zuzen ere. Ostean Marriott hotelera abiatu da hainbat autobusetan banaturik, zuzendaritza batzako kide, jokalari, teknikari eta enplegatuekin batera zale asko bertaratu dira eta.

Hotzez hartu ditu Vienak zurigorriak, zero graduko tenperaturarekin konkretuki, eta adituek diotenez are handiagoa izango da martitzenean, elurrarekin batera. Ernst Happel futbol zelaiak ere nabarituko du eta izotzaren arriskua nabaria da oso.

Martitzenean Joseba Etxeberriak prentsaurrekoa eskainiko du 10:30ean Marriott Hotelean eta hiritik bisitaldia egingo dute jokalariek 11:30ak aldera. Arratsaldez 19:30etan hedabideekin hitzordua du Ernesto Valverdek eta ostean azken lan saioa egingo du Athletic Clubek Ernst Happel Stadiumean.