Bisitaldia Vienako hiritik
Athletic Clubeko espedizioak bisitaldia egin du Vienatik autobusez lehen eta oinez ostean. Museoak, instituzioak, monumentuak…
Athletic Clubeko espedizioak bisitaldia egin du Vienatik autobusez lehen eta oinez ostean. Museoak, instituzioak, monumentuak eta hiriko alderik berriena ikusi dituzte eguzkipean, nahiz eta hotza, batez ere haize boladen eraginez, nagusi izaten segitu duen. Paseoan hainbat zaleturekin egin dute bat zurigorriek.
Goizez Helmut Senekowitch 1979-1980 eta 1980-1981 denboraldietan entrenatzailea zenak bisitatu egin du espedizioa Marriott Hotelean.