Athletic Club

15:30ean aztertuko du zelaia epaileak

15:30ean aztertuko du zelaia epaileak

Une honetan UEFAk eta bi klubak ohiko bilera ofiziala egiten ari dira. Erabakirik nagusiena epaileak…

Une honetan UEFAk eta bi klubak ohiko bilera ofiziala egiten ari dira. Erabakirik nagusiena epaileak 15:30ean zelaiaren egoera aztertuko duela izan da. Eguraldiaren arabera azken erabakia hartuko dute, kontuan hartuta elurra eten gabe ari duela Vienan.

Partida baloi eta marra gorriz jokatzea da epaileen asmoa. Informazio hau idazterakoan, eguazteneko 10:30ean, hogei pertsona inguru ari dira zelaian elurra garbitzen.