Oraingoz, zelaia jokatzeko dago
Juan Ignacio Añibarro, Athletic Clubeko idazkari orokorrak bilera egin du martitzenean arratsaldez Vienan Austriako arduradunekin…
Juan Ignacio Añibarro, Athletic Clubeko idazkari orokorrak bilera egin du martitzenean arratsaldez Vienan Austriako arduradunekin egueneko eta domekako partiden alde logistikoak lotzeko asmoz.
Athletic Clubeko ordezkariak, Austriako Futbol Federazioaren ordezkariekin batera, Ernst Happel futbol zelaiaren egoera aztertu egin du. Gaur, martitzenean, behintzat oinarrizko baldintzak betetzen ditu futbol partida jokatzeko, nahiz eta hainbat gunetan erabat lokaztuta dagoen.