Athletic Club

Athletic Club, berriro Vienan

Athletic Club, berriro Vienan

Athletic Clubeko espedizioa Vienan dago berriro. Atzerapenez abiatu da hegaldia Bilbotik izoztzaren eraginez espedizioko hainbat…

Athletic Clubeko espedizioa Vienan dago berriro. Atzerapenez abiatu da hegaldia Bilbotik izoztzaren eraginez espedizioko hainbat partaideek bideetatik sufritu duten atzerapena dela eta. Azkenik 11:30ean irten da hegaldia eta 13:45ean iritsi da Vienako aireportura, aspaldiko partez eguzkia lagun zutela. Dena den arratsaldera aurrera joan ahala grisa nagusitu egin da, beti ere zero gradu inguruko tenperaturarekin, hots, Bilbon utzi den antzekoa. Aireportutik Hilton hotelera abiatu dira zurigorriak.

Eguazteneko 17:00etan Alon Yefet epaileak aztertuko du berriro Ernst Happel futbol zelaia, 17:30ean asmoa dauka Vienako Austriak azken lan saioa egiteko eta 19:30ean Athletic Clubek egingo du lan saio ofiziala eta bertan Dani Aranzubia entrenatzeko gai den jakingo dugu. Ordu erdi lehenago prentsaurrekoa eskainiko du Ernesto Valverde entrenatzaileak.

Etxekoek 17.850 sarrera saldu dute dagoeneko eta pozik daude joan den asteko 4.000 jarraitzaile 60 inguru bihurtu direlako. Kirol aldetik Kiesenebner zalantza da oraindik.