
Taldeak eta epaileak batera irtengo dira futbol zelaira
Taldeak eta epaileak batera irtengo dira futbol zelaira
Jardunaldi honetatik aurrera eta EEFF-ren 35. zirkularrean azaltzen denez, federazioak berak, FNLP-k, klubek eta partiden…
Jardunaldi honetatik aurrera eta EEFF-ren 35. zirkularrean azaltzen denez, federazioak berak, FNLP-k, klubek eta partiden antolatzaileek bat egiten dute kirolatasuna eta fair play bultzatzeko beste federazio batzuetan eta UEFA zein FIFA lehiaketetan egiten ari diren ekintza protokolarioekin.
Arestian aipatzen diren ekintzen artean jokalari zein epaileak batera irtengo direla futbol zelaira jasotzen da eta baita partida jokatu aurretik eta osteko elkarri eta zalegoari egin beharreko agurra.
Horretarako partida hasi baino bost minutu lehenago bilduko dira talde bietako jokalariak zein epailek aldagelen tunelean eta, hiru epaileak aurrean direla, batera irtengo dira futbol zelaira. Bertan, ohorezko palkoari begira ipiniko dira eta agurtzeari ekingo diote. Bisitariak epaile zein etxeko taldearen aurretik pasako dira agurtzeko eta etxekoek, aldiz, hiru epaileak agurtuko dituzte.
Partida amaitu eta berehala, jokalariak, erdiko gunean bilduko dira elkarri agurtzeko eta, bide batez, publikoari agur esateko futbol zelaitik joan baino lehen.
Halaber eta partidarekin lotura duten beste gai batzuk jorratzearren, gure hamaikakoak kantatzeko era berria jakinarazten dugu. Horren arabera, megafonia arduradunak jokalariaren izena aipatuko du zalegoak abizena edo futbol goitizena ohiukatzeko asmoz. Adibidez, esatariak Dani… esango du publikoari Aranzubia esateko aukera emanez; Luis… Prieto; Julen… Guerrero; Joseba… Etxeberria etab..