Athletic Club Santanderren dago
Athletic Clubeko lehen taldeko espedizioa Santanderren dago zapatutik. Espero zen legez euripean heldu zen kantabriar…
Athletic Clubeko lehen taldeko espedizioa Santanderren dago zapatutik. Espero zen legez euripean heldu zen kantabriar hiriburura eta euripean segitzen du domekan goizez. Eguna zeharo itxita esnatu da eta ez du ematen aldaketarako betarik izango duenik.
Hamaiketan abiatu dira jokalariak zein teknikariak El Sardinero futbol zelairantz, bideo saioa egin dute gero eta 12:30etarako prest dago bazkaria. Arratsaldez, 15:15ak aldera abiatuko da taldea futbol zelairantz partida jokatzeko.