Athletic Club

Bartzelonak 0 Athletic Clubek 2. Txapeldunak!

Bartzelonak 0 Athletic Clubek 2. Txapeldunak!

Emakumezkoan taldeak balentria borobildu du gaur Mini Estadin eta hirugarren denboraldiz jarraian Superliga txapelketa eskuratu…

Emakumezkoan taldeak balentria borobildu du gaur Mini Estadin eta hirugarren denboraldiz jarraian Superliga txapelketa eskuratu du, hau da, orain arte parte hartu duen guztietan txapelketa eskuratu du gure taldeak. Oraingo honetan gainera, Iñigo Juaristik zuzentzen duen taldeak Superliga eskuratu du partidarik galdu gabe, 20 irabazi baititu eta gainerako seirak berdindu. Garaipenaren lekukoa ehunka jarraitzaile zurigorri izan dira eta eurekin batera futbol zelaian bertan ospatu ostean, espedizioa arratsaldez hegazkinez itzultzen da, 17:30ak aldera Bilboko aireportuan egotea espero delarik.

Beste partida erabakiorran Levantek 3-2 irabazi dio Sevillari

Fitxa teknikoa