
Gazte Kopa, Sportingek 3-Athletic Clubek 1
Gazte Kopa, Sportingek 3-Athletic Clubek 1
Xixongo Sportingek 3-1 irabazi dio Athletic Cluberi. Lehen zatiaren azken hamar minutuetan heldu dira lehen…
Xixongo Sportingek 3-1 irabazi dio Athletic Cluberi. Lehen zatiaren azken hamar minutuetan heldu dira lehen bi golak, gero Aimar Cidek satu du gurea eta 93. minutuan asturiarrek egin dute hirugarrena. Itzuleko partida domekan, ekainaren 5ean, 12:00etan izango da Lezaman.
Sporting: Gregorio, Noel Suárez, Noel Alonso, Rochela, Dioni López, Marcos (76′ Fuentes), Iván Cuadrado (66′ Pablo Acebal), Sergio (85′ Jony Iglesias), Luis Morán, De Lucas, Carlos (67′ David Morán).
Athletic Club: Crespo, Carracedo, Etxebarria, Rubio, Goiria, Cid (78′ Imanol), Zabalza (89′ Endika), Susaeta (88′ Álvaro), Joseba García, Arbilla, Soberón (68′ Etxarte).
1-0 (33′) Carlosek
2-0 (40′) Ivan Cuadradok
2-1 (56′) Cidek
3-1 (93′) Luis Moranek
Epailea: Martínez Omedo. Txartel horiak: Gregorio, Noel Suárez (2, 81′), Marcos, Sergio, Luis Morán, Carlos / Crespo, Carracedo, Susaeta, Imanol.
Gazte Nazionaleko taldeak ere Kopako final laurdenetako partida zeukan Antiguokoren aurka eta 5-2 irabazi du. Golak Adrien Goñik (2) Asier Valerok Mikel Agirrek eta Ruben Saezek sartu dituzte. Itzuleko partida domekan izango da 12:00etan Berion.
Azkenik, Kumeak A taldeak Ligako finalerdietan 0-5 irabazi du Amorebietaren aurka. Itzulekoa falta da lezaman zapatuan 11:30ean.