
Osasunaren erabakia dela eta, agiri ofiziala
Osasunaren erabakia dela eta, agiri ofiziala
1-Bere harridura agertu gura du Athletic Clubek Club Atletico Osasunak hartu duen erabakia dela eta….
1-Bere harridura agertu gura du Athletic Clubek Club Atletico Osasunak hartu duen erabakia dela eta. Gurean ohikoa den legez, errespetu osoz hartzen dugu erabakia.
2-Gurean jokatzeko asmoa agertzen duen Euskal Herriko edozein jokalari onartzeko prest dago Athletic Clubek. Halaber, bere baliabide guztiak, gizakoak zein materialak, gure jokalarien hezkuntza osoa lortzeko, pertsona eta kirolari moduan, erabiliko ditugu.
3-Laguntzaile, begirale zein adiskidetutako klub orori bere laguntza eta babes osoa eskaini gura die Athletic Clubek. Ildo horretatik argi eta garbi gera dadila euren lana arduraz eta ahalegin handienaz egiten dutela, lan harremana duten pertsona zein instituzioekiko erabateko errespetua erakutsiz.
4-Athletic Clubek abegikortasunez tratatzen segituko du Club Atletico Osasunaren bazkide, zale, langile, laguntzaile eta zuzendaritza batzako kide guztiak.
5-Athletic Clubek Club Atletico Osasuna laguntzen segituko du berorrek laguntza behar izanez gero, bere babesa eta laguntza eskainiz, talde bien ibilbidean historikoki askotan gertatu den legez.