Athletic Club

Intertoto Cup, datak eta ordutegiak

Intertoto Cup, datak eta ordutegiak

Ecomax Cluj-Athletic Club partida zapatuan, uztailaren 2an, 17:00etan (16:00etan Bilbon) jokatuko da Gruia Stadiumean, Cluj-Napocan,…

Ecomax Cluj-Athletic Club partida zapatuan, uztailaren 2an, 17:00etan (16:00etan Bilbon) jokatuko da Gruia Stadiumean, Cluj-Napocan, nahiz eta Athletic Clubek ahaleginak egin dituen partidaren data domekara aldatzeko CFR Clujek ezezkoa eman dio eskakizunari.
Partida honen epailea Milan Sedivy txekiarra izango da. Laguntzaileak Miroslav Tulinger eta Petr Hojsik, txekiarrak ere, izango dira.

Itzuleko partida uztailaren 9an, zapatuan, jokatuko da 21:00etan San Mamesen. Bazkideek ez dute ordaindu beharko eta bazkide txartela erakustearekin nahikoa izango da futbol zelaira sartzeko.