Athletic Club

Lehen taldea: aurkezpena

Lehen taldea: aurkezpena

Athletic Clubeko lehen taldeak bere aurkezpen ofiziala egin du hilaren 12an, martitzean, Lezaman. Lan saioaren…

Athletic Clubeko lehen taldeak bere aurkezpen ofiziala egin du hilaren 12an, martitzean, Lezaman. Lan saioaren aurreko ekitaldian Fernando Lamikizek, Jose Luis Mendilibarek eta Julen Guerrerok hitz egin dute bertan bildu direnentzako, honako gaiak azpimarratuz: arduraz jokatu behar dutela Athletic Clubeko partaide guztiak, erakutsi dugula gure harrobiarekin posiblea dela tajuzko lehiakortasuna lortzea eta Ligan indar guztiak ipintzeaz gainera, balitekela kanporaketa bitarteko txapelketan duintasunez aritzea.

Fernando Lamikiz presidenteak ere esan du zer-nolako jarrera duen klubak Iban Zubiaurreren kasuan. ‘Ibanek azkenean Athleticen jokatuko du. Athleticekoa da eta gurekin egon nahi du. Geuk berarekiko akordioa izango dugu, baldin eta Errealarekin kontratupeko egoera ebatzita geratzen bada. Eta, egia esan, dena laster ebatzita egotea espero dugu; batzuetan esan dugunez, denok elkarrekin lan egin behar baitugu futbolaren mundua normalizatzeko. Harritu harritu egiten gaitu batzuek arazorik ez izateak jokalariren bat Bartzelonara badoa eta arazoak izateak Athleticera badator’.

Fernando Lamikizek amaitzeko honakoa esan nahi izan du: ‘Ez litzateke ona izango, ez Errealarentzat, ez jokalariarentzat, Ibanek denboraldi osoa jokatu barik ematea eta urtebete barru Athleticen sartzea. Dena den, geuk Erreala errespetatzen dugu, baina egoera ahalik eta lasterren konpontzea espero dugu, inorentzat ona ez delakoan’.