
Felix Sarriugarte: “Pozik nago, jokalaririk onenak baititut”
Felix Sarriugarte: “Pozik nago, jokalaririk onenak baititut”
Talde lehiakorra izatea eta batez ere lehen taldeari jokalariak ematea dira aurtengo denboraldiko helburuak Bilbao…
Talde lehiakorra izatea eta batez ere lehen taldeari jokalariak ematea dira aurtengo denboraldiko helburuak Bilbao Athleticentzat Felix Sarriugarte entrenatzaile barriaren ustetan. Halaber, egokitu zaion lan taldeaz ere mintzo da : “Pozik nago, jokalaririk onenak baititut eta oinarri ezinobea daukate hasteko”.
Ildo beretik kirol helburu zehatzagoak ezartzea ondo iruditzen zaio Sarriugarteri: “Liga hasiera gogorra da, baina denboraldia aurrera joan ahala helburuak zehaztu beharko du Bilbao Athleticek, ona baita helburuak izatea. Gure multzoa zaila eta erakargarria da eta denetik du. Derbi gehiago egongo dira, beraz emozio handiko partidak; filial gehiago dago ere eta horrek harrobiak alderatzeko aukera eskainiko du eta, gainera, izen handiko taldeak daude ere”.
Azkenik, Intertoto Kopan parte hartzea esperientzia aberasgarria izan dela eta jokalariek zuten onena eman dutela gaineratu du Sarriugartek. Oraingo erronka bi asteko lana daukatenen erritmoa eta heldu berriena parekatzea da.