Athletic Club

Pablo Orbaizek zartadura dauka ezker orkatilan

Pablo Orbaizek zartadura dauka ezker orkatilan

Pablo Orbaiz jokalariak ezker orkatileko kanpo lotailuan zartadura moderatua sufritu du astelehenean, hilaren 25ean, goizeko…

Pablo Orbaiz jokalariak ezker orkatileko kanpo lotailuan zartadura moderatua sufritu du astelehenean, hilaren 25ean, goizeko lan saioan baloia hankan jo eta gero. Bertan behera utzi du entrenamendua eta izotza jarri zaio. Zauriaren bilakaera aztertu ostean zehaztasun gehiago emango dira. Bitartean fisioterapia jasoko du.

Bestalde ia bi orduz aritu dira entrenatzen Heinz Steyer Stadionean jokalkari zurigorriak, zelai erdian jokatu diren partidak nagusiak izanik. Lan saioan ez dira Karanka eta Murillo egon, hotelean geratu baitira fisioterapia jasotzen. Endika Bordasek lasterka iraunkorra egin du, baloia ere ikutuz. Casas eta Yeste normaltasun osoz sartu dira taldean. Arratsaldez 17:30ean izango da lan saioa. Euria egin du tarteka goizez.