Athletic Club

Kopako zozketa irailaren 30ean izango da

Kopako zozketa irailaren 30ean izango da

Kopako bigarren faseko hirugarren kanporaketarako zozketa irailaren 30ean, barikuan, 12:00etan izango da EEFF-ren egoitzan. Arerioari…

Kopako bigarren faseko hirugarren kanporaketarako zozketa irailaren 30ean, barikuan, 12:00etan izango da EEFF-ren egoitzan. Arerioari dagokionez EEFF-k berak ezarritako II. Multzoaren arabera bost talde hauen artean irtengo da gainditu beharrekoa: Real Union, Zamora, Burgos (Bigarren B Maila) Numantzia eta Eibar (Bigarren A Maila).

Prozedura honako hau izango da: Athletic Clubarekin batera multzoan dauden Lehen Mailako taldeak, hots, Reala, Alaves eta Racing, Bigarren B Mailako Real Union, Zamora eta Burgosekin gurutzatuko dira. Lehen Mailatik soberan gelditzen denak Numantzia ala Eibarrekin gurutzatuko da. Hauetariko bat IV Multzotik areriorik gabe geratuko den Bigarren A Mailako talde baten aurka arituko da.

Partida bakarreko kanporaketa izango da eta Athletic Clubek etxetik kanpo jokatuko du derrigorrez.