Ohiko Batzar Nagusia
Astelehenean, hilaren 26an, Athletic Clubeko Ohiko Batzar Nagusia egin da Bilboko Euskalduna Jauregian honako gai…
Astelehenean, hilaren 26an, Athletic Clubeko Ohiko Batzar Nagusia egin da Bilboko Euskalduna Jauregian honako gai ordenarekin:
1. Aurreko ihardunaren kontuak, Memoria, Balantzaren eta aurreko ihardun ekonomikoari dagokion gestioaren onarpena, horrela erabakitzen bada.
2.Hurrengo urterako prestatu den aurrekontuaren onarpena, horrela erabakitzen bada.
3.Zuzendaritza Batzaren egitasmoak eta proposamenak.
4.Bazkideek egin litzaketen proposamenak, baldin eta Batzarra baino bost egun lehenago aurkeztu badira eta bazkide konpromisarioen %10ek edo bozka emateko eskubidea duten bazkideen %2ek sinaturik badatoz.
5.Eskari-galderak.
Lehengo astelehenean, irailaren 26an, 19:30ean Athletic Cluben ohiko asanblada nagusia izan da, honako gai zerrenda hau izanik:
1. Hala balegokie, lehengo jardunaldi ekonomikoko zuzendari batzaren kontuak, memoria, balantzea eta kudeaketa onestea.
2. Hala balegokio, datorren jardunaldi ekonomikorako aurrekontua onestea.
3. Zuzendari Batzaren proiektuak eta proposamenak.
4. Bazkideen proposamenak, idatziz eta asanblada baino bost egun lehenago aurkeztu badituzte eta beti asanbladaren %10ek edota bozkatzeko eskubidea duten bazkideen % 2k izenpetuta badaude.
5. Galderak eta eskaerak.
Bustamante jn.ak asanbladari hasiera eman eta bertatatutakoei bertan egotea eskertu die, batez ere, lehendabiziko aldiz bertaratutakoei. Asanbladan 19:30ean 492 bazkide konpromisodun izan dira.
Ondoren, Fernando Lamikiz presidenteak asanblada aurkeztu eta agintaldiko lehen urteko kudeaketaren emaitza azaldu du, indar berezia jarrita, bai ondo eginiko gauzetan, bai gaizki eginikoetan. Gainera Zuzendaritza Batzak hasieratik batasunaren aldeko apostua egin duela esan du eta, iritzi desberdinak daudela jakin arren, asanblada hori kritiketarako, galderetarako eta laguntza eskaintzeko unerik egokiena dela baieztatu du. Aitortu egin du erroreak ere izan direla, baina klubaren zuzendaritzakoek eta langileek ilusio osoa izan dutela.
Erabakiak:
1. Beheko mailetako taldeak zurigorriz janztea.
2. Dario Urzayen elastikoa kentzea; izan ere, Athleticen filosofiak elastiko zurigorria dakar eta margolariarekiko kontratuak UEFAn elastiko hori erabiltzera behartzen du.
3. Lehengo gerentearekiko hitzarmena, Pedro Manzanedorekin, alegia. Egindako zerbitzuak eskertu zaizkio, baina zuzendaritza batza honen lan-filosofia desberdina da.
4. Austriako Vienaren aurkako partidua bertan behera uztea, klubak funtsean taldearen kirol interesari erreparatu diolako.
5. Akropost: klubaren egunkaria banatzeko zerbitzua enpresa horri ematea erabaki da, kostuak murrizteko, egunkariak jasotako galerek eragindako aukerak aztertu ostean. Beste aukeren artean egunkaria San Mamesen banatzea edo egunkaria desagertaraztea zeuden. Batzako idazkariak, enpresa horretako akziodun txikiak, bere partaidetza saldu zuen bertan. Urriaz geroztik egunkariaren ordez bi hilabetean behingo aldizkaria izango dugu, bazkidearentzat doan eta klubarentzat zeroko kostua izanik.
Osasuna: azken bost urteotan, Nafarroako klub hitzartuetako 21 jokalari Lezamara etorri dira. Athleticek eta Osasunaren kategoriako bi jokalarik harrobi zurigorrira etortzeko izan duten interesa dela eta, klub gorritxoaren presidentea den Patxi Izcoren haserrealdia izan zen. Athleticek bi kluben arteko harremanak onak izan daitezen nahi du, baina, ahaztu barik, Athletic Euskal Herrian interesgarri iritzitako jokalariez hornitzen saiatuko dela.
Real Sociedad: “Zubiaurre kasua”z aurrerago hitz egingo da.
Alaves: Gasteiztik Athletici euren harrobirako lehentasunezko aukera eskaini zitzaion, baina klub zurigorriak baztertu egin zuen.
Ciezako lagunarteen kongresua giro ederrean bizi izan dugu. Kluba harro dago lagunarteak direla eta.
Fundazioaren gerentea den Iñigo Ocarizen kontratua hutsaltzeko hitzarmena lortu da, klubak ezin baitzuen haren soldata bere gain hartu. Horrek Fundazioaren berregituraketa ekarri du. Fundazioaren “berfundazioa”n lan egiten ari da, bazkideei eurek ekarritako dirua Athleticen oinarrizko futbolerako oso onuragarria dela frogatzeko xedeaz.
Athletic Bihotzez proiektua: batzak proiektua hasita topatu zuen, haren aldeko apostua egin eta Kepa Junkerarekin batera lan eginez aurrera atera da ilusioz beteriko proiektua, oso emaitza positiboa lortuta.
“Euskadi” hitza UEFA eta Erregearen Kopa lehiaketetan jartzea erabaki da, honako bi arrazoi nagusi hauek izanik: horrek dakarren diru sarrera eta ekintzak berak ez dakarrela elastikoan publizitatea sartzea, Euskadi izena eramatea baizik, klubaren filosofiarekin bat etorrita.
Luis Fraduaren kontratua, klubarekikoa, amaitu egin da. Andoni Zubizarretarekin kontratua hutsaltzeko akordioa lortu zen, klubak ezin baitu kontratua bere gain hartu.
Une honetan Bizkaiko hiru klub baino ez dira Athleticekin hitzarmenik ez daukatenak: Barakaldo, Sestao eta Areeta. Hirurekin hitz egin da eta denontzako akordio onuragarriak ezartzea espero da.
Ezquerro: gezurra dirudien arren, Andoni Zubizarretak alde egin arte, Zuzendaritza Batzak ez du ezein jokalarirekin negoziatzen hasteko botererik izan. Ezquerrori berriztatzea eskaini zitzaion, baina berak Bartzelonara joatea erabaki zuen, Fernando Lamikiz erabaki okerra delakoan dago. Klubak agurrerako prentsaurrea eskaini zion eta hainbat sektorek kritikatu egin zuten, Oscar Valdesek eta Cesarrek izan ez zutelako. Klubak eurei ere aukera eskaini zien, baina ez zuten interesik adierazi.
Del Horno: klubak Chelsearen aldetik jokalariarengatiko eskaintza jaso zuen, eta hori gertatu zenean eskaintza Gallartakoari igorri zion. Talde aldaketa klubarentzat eta jokalariarentzat berarentzat ona zelakoan egin zen.
Valverde: urrian berarenganako konfidantza adierazi zitzaion, baina urtebetez berriztatzeko eskaintzarik ez zuen otsailera arte izan, Zuzendaritza Batzak aho batez erabakita. Ernesto Valverdek, Malagaren aurkako topaketaren ostean, presidenteari deitu eta ez berriztatzeko erabakia jakinarazi zion. Fernando Lamikiz atzera eragiten saiatu zen, baina entrenatzaileak kontratua amaitutakoan kluba uztea erabaki zuen. Valverdek Athleticen ez jarraitzeko erabakia hartu ostean, klubak Jose Luis Mendilibarrekin baino ez du negoziatu. Berak Athleticen eskaintza lehen bileran onartu zuen. Zuzendaritza Batzak teknikoarenganako konfidantza handia dauka eta lehen talde zurigorriaren buruan urte askotan egotea espero du.
Lau urterako akordio historiko bat lortu da plantillaren sariei dagokienez.
Honako jokalari hauek berriztatzea lortu da: Fernando Llorente, Pablo Orbaiz, Andoni Iraola, Javi Casas, Ismael Urzaiz, Iñaki Lafuente, Jon Moya, Joseba Arriaga, Ander Murillo, Luis Prieto eta Fran Yeste.
Intertoto kopan parte hartzea erabaki da, bertan Athletic penaltietan Clujek kanporatua izan da, lehiaketako ondorengo finalistak kanporatua. Batzak positiboa deritzo partaidetza horri, entrenatzaileari beheko taldeko jokalariei minutuak eman eta beraiek ezagutzeko balio izan baitio.
Andrazkoen taldea: talde handia dugu, Ligan hirutan txapelduna. Batzak lorpen horretan parte hartu eta kluba utzi duten pertsonei lana eskertu nahi die, eta taldeko kideei eurenganako konfidantza adierazi die.
Klubak konfidantza osoa dauka Carlos Gurpegiren errugabetasunean eta, hori dela eta, errugabea dela frogatzeko eta jokalariak jasan behar duen presioa behin eta betiko desagertarazteko lanean segitzen du.
Berriztapenek ematen duten konfidantzari esker, batzak laster beste gai batzuei ekingo die, besteak beste nabarmentzekoak izanki telebistarako kontratu hobe baten lorpena, taldearen kirol instalazioen hobekuntza, zelai berria eta bazkideentzako lokal baten irekiera.
Athleticek DVD batean Fernando Lamikizek Futbol Profesionalaren Ligan izandako partaidetza aurkeztu du, bertan eskatu baitzuen aurreko zuzendaritza batzak jarritako abala gauza ez dezan, gaur egun ere bere horretan dirauten saminak eta gaizkiulertuak akabatzeko, klubaren maila guztien batasunaren bila.
Ondoren, lehen presidenteordeak, Jose Miguel Lanzagortak 2004-2005 denboraldiko balantze ekonomikoa aurkeztu du.
Gero, Eukeni Olabarriak Athletic Club Fundazioaren txostena aurkeztu du.
1. Hala balegokie, lehengo jardunaldi ekonomikoko zuzendari batzaren kontuak, memoria, balantzea eta kudeaketa onestea. Bozketaren emaitzak:
Bai: 567
Ez: 189
Zuritan: 12
Baliogabeak: 23
Bozketaren ostean, lehen presidenteordeak, Jose Miguel Lanzagortak 2005-2006 denboraldirako aurrekontua azaldu du.
Juan Carlos Ercorecak parte hartu du zehazteko Athletic garai berrietara egokitu behar dela, baina idiosinkrasia galdu barik. Horretarako, diru sarrera posible guztiak hartzeko proposamena egin du, lehiakideek egiten duten bezala. Beraz, asanbladari eskatu dio Zuzendari Batzari baimen diezaion klubaren esponsorizazioa negoziatzea, lehen taldearen ekipamendua barne, beti ere haren filosofia eta idiosinkrasia gordetzen badira.
2. Hala balegokio, datorren jardunaldi ekonomikorako aurrekontua onestea. Bozketaren emaitzak:
Bai: 475
Ez: 142
Zuritan: 8
Baliogabeak: 19
3. Zuzendari Batzaren proiektuak eta proposamenak.
Bai: 365
Ez: 232
Zuritan: 20
Baliogabeak: 13
Azkenean 5. puntura pasa da 4.ean proposamenik izan ez delako.