‘Lehoi Bihotza’ II Garaikurra
Zallako Athletic Club Peñak ‘Lehoi Bihotza’ II Garaikurra emango dio Carlos Gurpegi jokalariari. Ekitaldia, solasaldia…
Zallako Athletic Club Peñak ‘Lehoi Bihotza’ II Garaikurra emango dio Carlos Gurpegi jokalariari. Ekitaldia, solasaldia barne, Zallako Athletic Club Peñaren egoitzan, Lanzagorta etorbidea 38 baju, egingo da 20:00etatik aurrera. Julen Guerrerok irabazi zuen lehen garaikurra. Honen bitartez eta bazkideen iritziz, Athletic Clubeko baloreekin bat egiten duten jokalariak saritu nahi ditu Peñak.

