Athletic Club

Heriotza: Doro

Heriotza: Doro

Atzo, urriak 25, 1930eko hamarkadan Athletic Clubeko jokalaria izan zen Doroteo Elorriaga Bedia, Doro, sestaoarra…

Atzo, urriak 25, 1930eko hamarkadan Athletic Clubeko jokalaria izan zen Doroteo Elorriaga Bedia, Doro, sestaoarra hil zen. Hileta Barrikan izango da bihar, urriak 27, 18:00etan.

Doro, Sestao taldetik zetorrela, talde zurigorriaren kide izan zen 1934-35 eta 1935-36 denboraldietan.

Bere gaztetasuna, 18 urterekin heldu bait zen klubera, eta taldeak bere tokian, aurrealdean, zeukan konpetentzia zirela eta, partida ofizial bakar bat besterik ezin izan zuen jokatu Athletic Clubekin. 1936eko martxoaren 15ean izan zen Mestallan, Valentziaren aurka. Partida horretan zurigorriek atera zuten aurrealdea honako hau izan zen: Gorostiza, Doro Elorriaga, Bata, Garate eta Elices. Norgehiagokaren amaieran bana berdindu zuten. Puntu horrek 1935-36 Liga irabazteko balio izan zuen.

Gudaren ostean, Zaragoza aldean, eta batez ere Barakaldon ekin zion bere karrerari. Hemen zortzi denboralditan egon zen 1950ean futbolari agur esan zion arte.

Goian bego.