Athletic Club

Taldearen inguruan indarrak batzeko deia egin du Fernando Lamikizek

Taldearen inguruan indarrak batzeko deia egin du Fernando Lamikizek

Fernando Lamikiz Athletic Clubeko presidenteak adierazpenak egin ditu gure web orrialdean gure taldeak Real Club…

Fernando Lamikiz Athletic Clubeko presidenteak adierazpenak egin ditu gure web orrialdean gure taldeak Real Club Celtaren aurka jokatu behar duen partidaren inguruan.

Hitzotan zerau dio presidenteak: “Bestelako erakundea da Athletic Club, inor baino hobeagoak ez gara baina ezta ere inor baino txarragoak, baina geure ezaugarri bereziak eduki baditugu eta kirol arloan egun bizi dugun egoera larrian berebiziko balorea dute”.

Ildo beretik gogora dakar zein ez den biderik egokiena: “Gure kirol filosofia ez da etengabeko asaldaketan oinarritzen, gure kirol filosofiak ez du zaleriaren banaketa bultzatzen eta are gehiago esango nuke: gure taldea ez dugu inoiz bakardade gorrian utziko”. Horregatik giro ona espero du zapaturako: “San Mames bete behar dugu eta taldeari laguntza osoa eman partida hasi baino lehenagotik. Katedralean erakutsi behar dugu behin eta berriz guztiok, zirrikiturik gabe, taldearekin bat gatozela eta onena opa diogula. Ulergarria da ezein bazkidek bere iritzia izatea, batzuetan gure iritziekin bat ez datorrena, baina lehentasun bakarra dugu begi bistan: taldea sailkapeneko zulotik ateratzea eta horretarako, berriro diot, funtsezkoa da denok batera ibiltzea. Athletic Clubek, azken finean, biziki eskertu digu”.