Athletic Club

Euripean Sabadellen

Euripean Sabadellen

Aldaketa nabarmenik eman ezean euripean jokatu beharko du Athletic Clubek Kopako laugarren kanporaketa. Eguerdian urdinguneak…

Aldaketa nabarmenik eman ezean euripean jokatu beharko du Athletic Clubek Kopako laugarren kanporaketa. Eguerdian urdinguneak zabaldu diren arren, txarrera jo du eguraldiak eta euri zaparrada etengabea espero daiteke gauerako.

Ekaitza zertxobait moteldu bada ere, trumoiak eta justuriak aldendu dira Sabadelletik, hainbat kaleetan ur putzuak ikus daitezke eta partidaren giroa nolabait hoztuko delakoan gaude.

Jokalariek paseo laburra egin dute hotelaren inguruan, une honetan siestan daude eta 19:05ean abiatuko dira Nova Creu Alta futbol zelairantz.