Athletic Club

Zure izenak Athletic Club bultzatuko du San Mamesen

Zure izenak Athletic Club bultzatuko du San Mamesen

Athletic Club Atletico Madril SAD Liga partidaren atsedenaldian gure klubak, estraineko aldiz, taldea bultzatzeko ekimen…

Athletic Club Atletico Madril SAD Liga partidaren atsedenaldian gure klubak, estraineko aldiz, taldea bultzatzeko ekimen berritzailea ipiniko du martxan, orain arte inongo futbol zelaian egin ez dena.

Arestian aipatzen den neurketan SMS mezuen bidalketa koordinatuko da bai San Mameseko publizitate hesietara eta baita ere Athletic Clubeko web ofizialera: www.athletic-club.net. Athletic Club bultzatzeko kanpaina honetan parte hartuko duten zale guztien izenak Clubeko web orrialde ofizialean agertuko dira eta, ahalik eta gehien sartuko dira zelaiko hesi elektronikoetan partidaren atsedenaldian.

Parte hartzeko modua erraza da oso. Taldea animatzeko mezu bat baino ez da bidali behar 7505 zenbakira era honetan: eup (hutsunea) mezua eta izen-abizenak. Garrantzitsua da oso izen eta abizena agertzea horixe izango baita San Mamesen agertuko dena. Aterako diren mozkinak ongintza ekimenetarako zuzenduko dira.

Oraintxe bertatik bidali daitezke mezuak 7505 zenbakira.

Athletic Club bultzatzeko SMSz egin beharreko ekimena dela eta, mezuak jada bidali daitezkela jakinarazten dizuegu. Orain arte 250 heldu dira 7505 zenbakira.