Athletic Club

Kopako Zozketa

Kopako Zozketa

Kopako final zortzirenetako zozketa abenduaren 7an, eguaztenean, 12:00etan egingo da RFEFko egoitzan. Bartzelona, Real Madril,…

Kopako final zortzirenetako zozketa abenduaren 7an, eguaztenean, 12:00etan egingo da RFEFko egoitzan. Bartzelona, Real Madril, Vila-real, Betis, Espanyol, Sevilla eta Osasunak ezin izango dute elkarren arteko kanporaketarik osatu.

Zamorak lehendabiziko partida jokatuko du etxean.

Kanporaketa bat Lehen Mailako talde biren artean izatekotan eta hauetariko bat europar lehiaketetarako sailkatu zena izanik, beste zozketa bat egingo da zelaien ordena zehazteko.

Kanporaketa bat Lehen Mailako talde biren artean izatekotan eta ez badaude europar lehiaketetarako sailkaturik, izenak atera diren ordenean jokatuko da lehia.