
Jokalari ohiak: Alavesek 0 – Athletic Clubek 3
Jokalari ohiak: Alavesek 0 – Athletic Clubek 3
Bi urte geldirik egon ostean eta urriaren 10ean Fernando Lamikiz presidentea eta Joxe Angel Iribar…
Bi urte geldirik egon ostean eta urriaren 10ean Fernando Lamikiz presidentea eta Joxe Angel Iribar zein Daniel Ruiz-Bazanekin egin zen bileraren ondorioz, Athletic Clubeko Jokalari Ohien Elkarteak lagunarteko partidak berriro jolasteko erabakia hartu zuen, batez ere ongintzako neurketak baziren.
Ia ostegunero lan saioa dute jokalari ohi zurigorriek eta gaur, abenduaren 4an, domekan, jolastu dute euren lehen lagunarteko norgehiagoka. Gasteizen izan da hitzordua, 11:00etan “El Glorioso”ko futbol zelaian, Betoñon, arerioa Deportivo Alaves izango da eta helburua dirua ateratzea Javier Maestre jokalariari afizionatuarentzat, partida istripu larria izan zuen eta.
Emaitza, 0-3 izan da zurigorrien alde eta hiru golak, Joseba Agirrek lortu ditu.
ATHLETIC CLUB: Jon Garcia, Iñigo Larrainzar (Patxi Bolaños) Patxi Ferreira, Rafa Alkorta (Carlos Cazalegas) Iñigo Lizarralde (Javi Escalza) Quique Ayucar, Joseba Aguirre (Iñaki Garai) Txirri (Juan Carlos Vidal) Edu Estibariz, Angel Moska, Estanis Argote (Juan Carlos de Diego). Andoni Aiarza beroketa-ariketetan lesionatu zen
DEPORTIVO ARABARRA: Garmendia, Gacho, Urbina, Arambarri, Armando, Esteban Feijo, Diego, Fran, Las Heras, Pablo Gomez, Urretxo, Goñi, Patxi, J. Muro, Tazo, Astarbe, Alonso Juani, Joseba Gomez, Roberto Blanco, Higinio
GOLAK:
21. minutuan Joseba Aguirrek egina Quique Ayucarren paseari esker
26. minutuan Joseba Aguirrek egina Txirrik jokaldi pertsonal batean aurrean jarri zitzaizkion guztiak doblatu ostean egindako paseari esker.
32. minutuan berriro Joseba Aguirrek, Angel Moscak eskuinaldetik egindako erdiraketari esker.