
Aritz Aduriz jokalaria fitxatu du Athletic Clubek
Aritz Aduriz jokalaria fitxatu du Athletic Clubek
Domekan, abenduaren 18an prentsaurrekoa eskaini da 12:00etan San Mameseko prentsa aretoan, Aritz Aduriz Athletic Clubeko…
Domekan, abenduaren 18an prentsaurrekoa eskaini da 12:00etan San Mameseko prentsa aretoan, Aritz Aduriz Athletic Clubeko jokalari berria aurkezteko.
Kontratua 2011ko ekainaren 30ra arte egongo da indarrean eta Adurizen ezeztapen klausula 24 milioi eurokoa izango da.
Fitxaketaren salneurria 2.837.500 eurkoa izango da eta Valladolidi, hiru zatitan ordainduko zaio. Lehena, urtarrilan, bigarrena, ekainan eta hirugarrena 2007eko urtarrilan.
Halaber, beste 100.000 euro kobratuko du Valladolidek, Aritz Adurizek 30 partida jokatzen badu eta beste 100.000, 50 partida jokatuko balu.
Aritz Adurizek 23 zenbakia eramango du elastikoan.
