
Harrobi txartela eskuragai oraindik ere
Harrobi txartela eskuragai oraindik ere
Dagoeneko 500 gaztek Athletic Clubek martxan jarritako Harrobi Txartela eskatu dute ekainaz geroztik. 2006 urteko…
Dagoeneko 500 gaztek Athletic Clubek martxan jarritako Harrobi Txartela eskatu dute ekainaz geroztik. 2006 urteko kuota 300 eurokoa da eta txartelarekin Katedraleko Ligako partida guztiak ikus daitezke -Kluben Egunekoak izan ezik- eta Kopakoak final laurdenetara arte. Hala ere, ezin dutenetan bazkideen salneurriaz sarrera erosi daiteke. Harrobi Txartela 23 urte behekoentzat zuzenduta dago eta bazkide izateko aukera ematen du.
“Gazte txartel” zurigorria eskuratzeko betebeharreko baldintzak errazak dira oso. Hogeita hiru urte baino gutxiago izatea da lehendabizikoa eta horrekin batera bi argazki eta nortasun agiriaren fotokopia eman behar dira Ibaiganeko Bazkidearen bulegoan, abenduaren 22tik 28ra eta urtarrilaren 19tik aurrera. Ordutegia astelehenetik ostiralera doa 09:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara. 2006 urterako kuota 300 eurkoa da eta eskuragai daude jesarlekuak Ipar eta Hegoko Aurrealdeetan, gunerik onenak taldea sostengatzeko orduan, zalantza barik.