Athletic Club

Athletic Club-Real Madril, baieztatu dira data eta ordutegia eta txartel salmenta

Athletic Club-Real Madril, baieztatu dira data eta ordutegia eta txartel salmenta

Audiovisual Sportek baieztatu egin du Athletic Club – Real Madril Errege Kopako partida, urtarrilaren 3an,…

Audiovisual Sportek baieztatu egin du Athletic Club – Real Madril Errege Kopako partida, urtarrilaren 3an, martitzean, 22:00etan jokatuko dela San Mamesen, eta PPV-ek zuzenean eskainiko duela.

Bazkideak 29ra arte

Partida bientzako erreserba egiteko aukera dago hilaren 22tik 29ra, 13.00ak arte, San Mameseko txarteldegietan eta BBKren orotarako kutxazainaren bitartez. Data hori gainditu ostean Athletic Clubek ezin du bermatu ohiko jesarlekua erosiko denik.

Txarteldegiak honako egun eta ordutegietan egongo dira: Ostegunean, abenduaren 22a, 23a, 26a, 27a eta 28a, 10.30etatik 13:30etara eta 17.30etatik 20:00etara
Hilaren 24a eta 29a, 10.30etatik 13:00etara.

Abonatuentzat arestian aipatzen diren egun eta ordu berberetan irekiko dira txarteldegiak. Sarrerak erosteko denboraldiko abonua aurkeztu egin beharko dute. Aipatzen dieren egunetan jasotzen ez diren sarrerak publikoarebtzat ipiniko dira salgai.

San Mameseko txarteldegiak zabalik egongo dira publikoarentzat hilaren 30a eta urtarrilaren 2a, 10.30etatik 13.30etara eta 17.30etatik 20.00etara.
Hilaren 31 a, 10:30 etatik 13:00etara
Urtarrilaren 3a, 10:30etatik 13:30etara eta 0:00etatik aurrera.

Prezioak Bazkideak

Goi-Beheko Harmaila Nagusia: 30€
Ekialdeko Goi-beheko Harmaila: 25 €
Ekialdeko Harmailako Palkua: 25 €
Ipar-Hegoko Goiko Harmaila: 25 €
Ipar-Hegoko Beheko Harmaila: 25 €
Ipar-Hegoko Sektoreak: 25 €
Ek-Iparreko Harmailako Aurrealdea : 25 €
Ekialde-Alboko Aurrealdeak: 21 €
Ipar-Hegoko Aurrealdeak: 15 €

Prezioak Publikoa

Goi-Beheko Harmaila Nagusia: 80€
Ekialdeko Goi-beheko Harmaila: 70 €
Ekialdeko Harmailako Palkua: 70 €
Ipar-Hegoko Goiko Harmaila: 70 €
Ipar-Hegoko Beheko Harmaila: 70 €
Ipar-Hegoko Sektoreak: 70 €
Ek-Iparreko Harmailako Aurrealdea : 70 €
Ekialde-Alboko Aurrealdeak: 50 €
Ipar-Hegoko Aurrealdeak: 30 €
Umeak (14urtetik beherakoak): 10 €

18 urte beherakoentzat (Abonatuak)
Ekialde, Ipar, Hego eta Alboko Aurrealdeak: 15 €

Azken orduko samaldak ekiditeko asmoz, sarrera erostea erabaki duten Bazkide zein Abonatuei horretarako ipini diren lehen egunetan egitea gomendatzen zaie.