Athletic Club

Isidoro Urra jokalari ohia zendu da

Isidoro Urra jokalari ohia zendu da

Isidoro Urra, 1935-36 denboralditik 1945-46 denboraldira Athletic Clubeko jokalari ohia zendu zen Santurtzin ostsailaren 19an,…

Isidoro Urra, 1935-36 denboralditik 1945-46 denboraldira Athletic Clubeko jokalari ohia zendu zen Santurtzin ostsailaren 19an, domekan, 89 urte zituelarik. Hileta-elizkizuna osatilaren 20an, astelehenean, egingo da Santurtziko San Jorge elizan 19:00etan. Athletic Clubek bat egiten du sendia eta lagunen minarekin.

Santurtziko elastikoarekin ekin zion Urrak futbolari 1932an eta 1934-35 denboraldian fitxatu zuen Athletic Clubek. Hurrengo denboraldian egin zuen debuta San Mamesen 1936ko martxoaren 19an, Herculesen aurkako norgehiagokan (5-3). Liga honetan eskuratu zuen Urrak bere lehendabiziko titulua Athletic Clubarekin.

Guda zibilaren ostean askozaz garrantzitsuagoa izan zen Urraren papera gatazkak zatiturik utzi zuen Athletic Cluben. Bera, 23 urte zuela, Gorostiza, Oceja, Unamuno eta Garaterekin batera ‘beteranoen’ taldeko partaidea zen eta, berez, adibidea heldu berrientzat.

Gudaren osteko urteak beldurrez espero baziren ere, arrakastatsuak zuertatu ziren azkenik 1940ko hamarkadan: Liga (1942-43) eta hiru Kopa (1943, 1944 eta 1945) erdietsi zituen Athletic Clubek, Urra jokalari garrantzitsua izanik.

Athletic Cluben 96 Liga partida jokatu zituen eta beste 21 Kopan 1945-46 denboraldiaren amaieran taldea utzi zuen arte. Futbolari gisa Donostian egin zituen bere azken urteak, Real Sociedaden hain zuzen ere. Bertan postua eskuratu zuen hamaikakoan eta bitan lortu zuen Lehen Mailara igotzea.