Athletic Club

www.athleticclubmobile.com

www.athleticclubmobile.com

Hilabete t’erdi soilik pasatu bada ere, harrera ezinobea izan du Athletic Clubeko web orrialde ofizialak…

Hilabete t’erdi soilik pasatu bada ere, harrera ezinobea izan du Athletic Clubeko web orrialde ofizialak mugikorrentzako prestatu diren edukinak eta datuak adierazgarriak izan dira oso.

Egunero 180 deskarga egiten dira eta azken hilabetean 6.000 baino gehiago burutu dira, batez ere irudiak (jokalarien argazkiak, harmarria, bandera, elastiko pretsonalizatuak…) eta soinu errealak (ereserkia, Athletic Bihotzezeko lanak, kantak…)

Gainera, Athletic Clubek Infoberriak zerbitzua ipini du indarrean web beraren bitartez. Horri esker gaurkotasun zurigorri osoa jaso daiteke mugikorrean unean bertan eta dagoeneko 1.500 erabiltzaile daude.